XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3.1. GERTAERA POLITIKOAK. 3.1. Karlos IV.aren erregealdia (1.788-1.808).

Karlos IV.ak tronoa hartzen duenean bere aitaren politika jarraitzen du despotismo ilustratua, baino apalago eta bere aldetik inongo iniziatibarik gabe: Berehalaxe, gainera, Frantzian 1.789ko iraultza hasten da eta kultura mailan erreakzioa sortzen da Frantziatik zetozen publikazio eta filosofiaren aurka.

Godoy ministrari egiten duenean (1.792) erreakzioa nagusitzen da, lehenengo politiko ilustratuak baztertzen ditu eta diktadura moduko erregimena mantentzen du.

1.793-95ean Espainak, beste potentzi europearrekin batera, elkarte bat egiten du Frantziaren aurka (konbentzioko guda); galtzaile atera ondoren 1.796an elkar laguntzako ituna izenpetzen du Frantziarekin (San Ildefonsoko Ituna) honen bidez Espainiako armadak Frantziako gudarostea apoiatuko zuen itsasoan, Ingalaterra eta Portugalen aurkako gudetan.

Itun honek Napoleon kontsul eta gero enperadorearekin jarraitzen du, baina 1.805ean Trafalgar lurmuturraren ondoan sufritutako hondamenak, Espainia armadarik gabe utziko du eta Napoleonek ez du interes handirik izango Espainia lagun bezala tratatzen jarraitzeko.

Hala ere, 1.807an Fontainebleauko ituna izenpetzen dute.

Honen bidez Portugal inbaditzeko, Espainiak pasu librea utzi behar zion Frantziako gudarosteari eta horren ordez Portugaleko hegoaldea Godoyrentzat izango zen.

Barne politikan Godoyren aurkako politika de camarillas nagusitzen da Fernando VII.ak tronoa galtzeko arriskua ikusten zuen.

Lehen ministrariaren joeran eta noble talde batekin batera konspirazioak egiten ihardungo du (El Eskorial, Aranjuez); azkenean, eta erakunde-krisialdi sakon bat aprobetzatuz 1.808.ko Apirilean bere aita abdikatzera behartu eta Godoyk ihes egingo du.

3.2. Independentziaren aldeko gerra. Espainia zeharkatzeko baimena aprobetxatuz Frantziako gudarosteak Espainia ere okupatu egiten du.